XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) funtsean hauxe da: Helgabea den poliketotik poliketo heldu bilakatzea edo sorteraztea.
Aipatutako familien espezieak urtebeteko denbora gehienean heltzakak dira; poliketo hauei, hots, heltzakei
Ugalketarako aroa iristean, atoko hauk heldu bihurtzen dira, epitoko direlako poliketo helduak emanez, jarraian, pelagiko egiten direlarik.
Atokotik epitokoa sortzeko bide bi dira erabiltzen direnak: modu zuzena eta gemazioa.
Modu zuzena nereido eta eunizidoek izaten dute; hauetan gorputzaren morfologiak zenbait aldakuntza izaten ditu, batez ere gametoak dituzten lakainenak.
Normalean, zizarearen gorputza bi zati desberdinetan bereizten da, aldaketak izaten dituena atzeko partea delarik.
Hau guztiau aldakuntza zuzenaz gertatzen zaio.
Gemazioa silidoek darabilte.
Mekanismoa lehen esandako gemazio-prozesuari dagokio: atzeko lakainek epitokoa garatzen dute, eta burua osotuta dagoenean, atokotik banatzen da, epitokoa itsasoko azalera abiatzen delarik.
Orduan atokoak atzeko partea garatzen du berriro.
Halaber, posible da gemazio anizkun gerta dadila, hots, epitokoa banandu baino lehenago, beste epitoko bat sorteraztea (ik. 30. D ird.).
Erle-antzeko aktibitateaEpitokek, sortuak izan eta gero, itsas hondoa uzten dute, eta azalera abiatzen dira guztiak batera.
Garai honetan gau batez igeri egiten dute, obuluak eta espermatozooak askatuz.
Gertaera honi